Pinudia moztu, eta 5.150 haritz landatu dira Mendabietako mendi eremuan

Erredakzioa 2023ko martxoaren 31

Lehen pinuz beteta zegoen sailean matarrasa egin, eta bertako basoa berreskuratzeko, 5.150 zuhaitz inguru landatu dira Amasa-Villabonako Mendabieta inguruan. Haritzaren landaketa honekin besteak beste, biodibertsitatea babestu eta klima aldaketari aurre egin nahi zaio.

Honakoa Amasamendiko mendi publikoen kudeaketa iraunkorrerako Udal planaren baitan dagoen ekintza bat izan da, eta zonalde horretako berezko basoa berreskuratzeko helburua dauka. Guztira, 11 hektareako azalera duen sailean egin da landaketa, eta sartu diren zuhaitz berriak Quercus robur espeziekoak dira. Villabokao Udalak, 5.150 haritz landatzeko ekimen honekin zuhaitzen “beharra” aldarrikatu nahi du; “bertako basoen garrantzia goraipatu, baso horiek klima aldaketaren kontra ezinbesteko aliatuak ditugulako

Landatu diren zuhaitzen hazkundea bermatzeko, babesak ezarri dira, animaliek haritzak kaltetu ez ditzaten.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA