ITZULIA

Unai Iribar “gogotsu” Itzulia Basque Country-ren bezperan

Erredakzioa 2023ko mar. 31a, 09:34

Iaz Donostia Klasikoan parte hartu eta datorren astean Itzulia ezagutzeko aukera izango du

Itzulia Basque Country lasterketaren 3. etaparen azken kilometroak Tolosaldean osatuko dira. Unai Iribar txirrindulari ibartarrak lehenengo aldiz parte hartuko du lasterketa honetan, Euskaltel-Euskadi taldeak aukeratu baitu. Nahiz eta oso maila altua izan, gogotsu eta ondo prestatuta dagoela adierazi du Iribarrek. 

Apirilaren 3an emango zaio hasiera Itzuliari eta apirilaren 5a izango da etaparik bereziena txirrindulari ibartarrarentzat, eskualdeko errepideetan barrena gozatzeko aukera izango baitu.

Taldearen izaera borrokalaria erakustea, emaitza onak lortzea eta Euskaltel-Euskadi taldea protagonista izatea izango dira helburu nagusiak Iribarren hitzetan.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA