54. Aizkardi mendi ibilaldia ospatu da

Erredakzioa 2023ko martxoaren 27a

Hamaika tontor igo behar izan dituzte parte-hartzaileek

Villabonatik abiatu den martxan honek ibilaldi luzea edo laburra egiteko aukera eskaini du aurtegoan ere. Luzea egin dutenak goizeko 7:00etan atera dira eta motzekoak, berriz, 8:00etan ekin diote martxari.

850 lagun inguruk eman dute izena mendi martxan. Helmugara iristean ibilbidea egin dutenaren ziurtagiria jaso dute parte hartzaileek, eta baita hamaiketakoa ere. Esku bat bota dieten Udalen laguntza, merkatari elkartearena zein bolondresena ere eskertu nahi izan dute antolatzaileek.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA