Eduardo González Vaz izango da Villabonako PSE - EEren alkategaia

Erredakzioa 2023ko mar. 23a, 16:33

Argazkia: PSE - EE

Eduardo González Vaz izango da PSE - EEren Villabonako alkategaia, datorren maiatzaren 28ko hauteskundeetara “ilusio, erabakitasun eta lan egiteko gogo handiz” aurkeztuko dela adierazi du. “Villabona udalerri anitzago, aurrerazaleago eta solidarioago bilakatzeko” asmoarekin aurkeztuko da. Era berean, lehentasun politiko bat duela nabarmendu du, “aukera-berdintasuna bermatzea, eta gizarte-desberdinkeriaren aurka borrokatzea”.

Alderdi sozialistaren prentsa oharrak jasotzen duenarena arabera , Villabonako PSE-EEren zerrendako buru izateak dakarren “erantzukizunarekin pozik eta harro” dago González. “Pertsonengandik hurbil egoteko, haien beharrei erantzuteko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko aukera” ikusten du alkategai izanda.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean