Pilotalekuan eskaini dute aurten Oinkari taldekoek Dantzari Eguneko ekitaldia
Goizeko 11:30ean, kalejirak Amasa-Villabonako kaleak musikaz bete ditu eta horren ondoren, eguerdiko 13:00ak iritsi direnean, dantza ekitaldiaren txanda izan da.
Oinkari Dantza Taldeko irakasleen eskualdeko herri ezberdinetako ikasleak gonbidatu dituzte dantza egitera aurtengo Dantzari Egunean. Guztira 260 dantzari inguru izan dira dantzan, 20 taldetan banatuta.