Arratzaingo aparkalekuko eraberritze lanekin hasi dira

Erredakzioa 2023ko mar. 16a, 14:11

1800m²-ko eremuaren bueltan egingo dituzte lanak

Zintarri bat jarri, lurzorua asfaltatu eta autoek aparkatzeko marrak margotuko dira. Horretaz gain, 6 farolentzako oinarriak ere jarriko dira, eremuaren argiztapena egiteko.

Bixente Otegi Lizaso S.L enpresak izango du eraberritze honen ardura, eta Villabonako Udalak, guztira 48.276€ bideratu ditu lan honetara. Gutxi gora-behera, 2-3 asteko iraupena izantea aurreikusten da. 

Bestetik, aparkalekuaren asfaltatzea eta margoketa behin amaituta, udal brigadako langileek 6 argi-punturen muntaketarekin hasiko dira.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA