Sebastian Insausti udal liburutegia eraberritzeko aurreproiektua onartu da

Maider Navarro Alustiza 2023ko ots. 24a, 12:00

 

Amasa-Villabonako Udaleko Hirigintza Batzordean alderdi politiko guztietako ordezkariek aho batez onartu dute Sebastian Insausti udal liburutegia eraberritzeko lanen aurreproiektua.

Udalak jakinarazi du, gaur egun duten liburutegiaren zerbitzuak eta azpiegiturak dagoeneko zaharkitua geratu direla, aipagarria izanik,1988. urteaz geroztik ez dela berrikuntza lanik egin bertan. 

Espazio berriak, liburutegi izaera eta jarduera mantenduko duela jakinarazi du Beatriz Unzue, Amasa-Villabonako alkateak. Sorkuntzarako eta parte hartzeko espazio ireki bat izateaz gain, ikasteko eta sormena sustatzeko topagunea izatea dute helburu, pentsamendu kreatiborako gune berria sortuz.

Gaur egun, liburutegiko lokalak 175 m2-ko azalera du, eta hainbat aukera aztertu ondoren, 277 m2-raino handitzea erabaki du udalak. Erreboteko Plazaren eta liburutegiaren arteko arkupeen zatia liburutegiaren parte izatera pasako baitira.

 

 

Erlazionatuak

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean