Itzulia

Amasa-Villabonako Udalak Itzulia Basque Country 2023ko 3. etaparen xehetasunak aurkeztu ditu

Maider Navarro Alustiza 2023ko ots. 23a, 17:58

Euskal Herriko Itzulia geroz eta gertuago dago eta jada hasi dira aurkezten etapa ezberdinak. Gaurkoan, Amasa-Villabonako Udalari egokitu zaio 3.etapa aurkeztea.

Beatriz Unzue, Amasa-Villabonako alkateak, Xabat Laborde, alkateordeak, Gorka Kamio, Kirol zinegotziak eta Julian Erasok, Itzuliako lehendakariak, 2023ko Itzulia Basque Country txirrindulari lasterketaren hirugarren etaparen nondik norakoak eta helmuga aurkeztuko dituzte.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA