Kale Berriko ur hoditeria berritzeko lanak direla eta, bihar, urtarrilaren 10etik aurrera aldaketak egongo dira Donostiako noranzkoan doazen autobusen geltokietan. Horrela, Villabona osoan, geltoki bakarrean egingo du geldialdia Donostiara doan autobusak, kale Berriko 10-12 zenbakien parean dagoen geltokian, hain zuzen ere.
Lan hauek irauten duten bitartean herri barruko trafikoan sortuko diren aldaketen aurrean obrako langileen edota Udaltzaingoaren jarraibideak errespetatzea eskatzen du Udalak.