Goizeko hamarretarako Batzar Nagusietako lehendakaria, Xabier Ezeizabarrena eta Mahaikideak hartu ditu Xabier Olano Altzoko alkateak, eta Imanol Pradales lehendakaria heldu denean aginte-makila eman dio. Ohorezko aurreskua egin ondoren eta bilkura berezia hasi aurretik, Olano alkatea, Ezeizabarrena presidentea, Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusia eta Pradales lehendakaria Batzar Nagusien Ohorezko Liburuan sinatzera jaitsi dira antzinako San Salbador eliza erromanikora.
Bilkura berezian ehundik gora herri-ordezkari elkartu dira, batzarkideak eta hauen bozeramaileak, EH Bilduko Maddalen Iriarte, EAJ-PNVko Euge Arrizabalaga, PSE-PSOEko Alberto Albistegi, Mikel Lezama PPkoa eta Miren Etxebeste Elkarrekin Podemosekoa; baita Foru Gobernuko kideak, Gipuzkoako 51 alkate, hala nola, Bakartxo Tejeria eta Unai Hualde Legebiltzarreko eta Nafarroako Parlamentuko presidenteak; Ana Otadui eta Irma Basterra, Bizkaiko eta Arabako Batzar Nagusietako buruak; hiriburuetatik, berriz, Eneko Goia Donostiako alkatea eta Joseba Asiron Iruñekoa.