GI-3620 errepidea itxita egongo da atelehenetik aurrera

Joanes Imaz Akizu 2025ko uzt. 11a, 15:08

GI- 3620 errepidea Alegiako Errota auzoan.

Hurrengo bi asteetan euriteek eragindako kalteak konpontzeko lanak egingo dira GI-3620 errepidean. Denbora tarte horretan Altzo-azpiko bidea erabili beharko da.

Ekaineko euriteen ondorioz GI-3620 errepidean, 2 + 170 kilometro puntuan, harri-lubetan luizia izan zen. Berau konpontzeko galtzada erabat ixtea beharrezkoa izango da, zati horretan ezingo da zirkulatu.

Obrak astelehenean, hilaren 14an, hasi eta uztailaren 24ra arte luzatuko direla aurreikusten du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Denbora tarte horretan bi alditan itxiko da bidea; astelehenean (uztailak 14) goizeko 8:00etatik ostiralean (uztailak 18) arratsaldeko 18:00etara eta hurrengo astean astelehenean  (uztailak 21) 8:00etatik ostegun arratsaldeko 18:00etara. Asteburuan errepide irekita egongo da. 

Errepidea itxita dagoen bitartean, trafikoa GI-3071 eta GI-2133  errepideetatik bideratuko da, Altzo-azpitik barrena.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA