"Mila urte Gipuzkoak eta Altzok" jardunaldiak aurkeztu dituzte

Erredakzioa 2025eko urtarrilaren 27a

Dokumentua, gaur egun, Altzo gisara ezagutzen dugunari lotua dago.

Ospakizun urtea dute aurtengoa Altzon. Duela 1000 urte, Gipuzkoa izena lehen aldiz agertzen den dokumentua idatzi zen. Dokumentu hau, Altzo gisara ezagutzen dugunari lotua dago.

Urtean zehar garatuko duten egitarau zabal bat antolatzeko herri-batzorde bat eratu dute Altzoko herritarrek, tartean Jardunaldi batzuk antolatu dituzte, hamar mendeko ibilera historikoari begiratu eta etorkizunari buruzko gogoetak bultzatzeko.

Bosti ildo jorratuko dira jardunaldi hauetan, adituz zuzenduak:

  1. Iruñeako erresumatik Euskal herriaren gaurko egituraketa, eta etorkizuna.
  2. Altzoren egituratzea eta bilakaera: Altzo atzo, gaur eta bihar.
  3. Emakumearen eraikuntza historian, eta etorkizunari begirada.
  4. Sagarra eta sagardogintzaren garrantzia gure baserrietan, eta etorkizuna.
  5. Euskarak erakundeetan izan duen tokia, duena eta beharko lukeena.

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA