Larunbatean Altzon jokatuko da Emakumeen Binakako Sega Sail lehiaketa

Joanes Imaz Akizu 2024ko uzt. 24a, 11:57

Lau bikotek parte hartuko dute txapelketan. 

Larunbat honetan, hilaren 27an, Altzon jokatuko da emakumeen III. Binakako Sega Sail Lehiaketa. Txapelketa arratsaldeko 17:00etan hasiko da Berakoetxeako Etxazpia belardian. Lau bikote arituko dira nor baino nor gehiago lehian; Izadi Arrospide - Maide Garmendia, Luixa Uzkudun - Susana López, Irati Astondoa - Malou Henriksen eta Alaitz Imaz - Jugatx Agirre.

Bikote bakoitzak 300 metro karratu ebaki beharko ditu ahalik eta azkarren,  epaileek belarra txukun ebakiaraziko diete parte-hartzaileei, egindako akatsak zuzenduarazi egingo zaizkie.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA