Alkizako barnetegiaren 50. urteurrena ospatuko dute asteburuan

Maider Navarro Alustiza

Mende erdia da Alkizako barnetegia sortu zela, eta euskalduntzearen bidean mugarri izandako historia gogoratu nahi izan dute herritarrek. Data berezi hau ospatzeko, ekitaldi egitarau zabala antolatu du Udalak irailaren 18 eta 19rako.

Urteurren biribil hau ospatzeko, atzera begiratu eta egindako bidea aitortzeko egitarau zabala antolatu du Alkizako Udalak. Festaren barruan, Garbiñe Ubedak idatzitako “Alkiza, katebegi bat euskalduntzearen bidean” liburua aurkeztuko da eta Mondragon Unibertsitateko ikasleek ekoitzitako “Alkizako barnetegia. 1976-2026” dokumentala proiektatuko da.

Hona hemen bi egunetarako antolatu den egitarau osoa:

Irailak 18, ostirala

19:00etan, Ganbaran “Alkiza, katebegi bat euskalduntzearen bidean” liburuaren aurkezpena eta Alkizako barnetegiaren mende erdiko bilbidea laburbiltzen duen “Alkizako barnetegia. 1976-2026” dokumentalaren proiekzioa.

Irailak 19, larunbata

11:00-11:10 Sarrera hitzaldia, Ganbaran
11:10-11:25 Dokumentalaren proiekzioa, Ganbaran
11:30-13:00 Dantza saio herrikoia, plazan, Irune Arrizubietak gidatuta
18:00-18:50 Txondor Plaza antzezlana, plazan

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA