Bizitza efimeroa, Koldobika Jauregiren omenaldia

Maitane Dorronsoro Erauntzetamurgil 2024ko urriaren 7a

Alkizako Udalak, herriko hainbat eragilerekin eta Ur mara museoaren lagunekin batera, Koldobika Jauregiren omenez hainbat ekitaldi antolatu ditu urrian zehar. Urriaren 12an burutuko da ekitaldi nagusia.


Batetik, bizitza efimeroa arte erakusketak izango dira urriaren 4tik 20ra Fagus Alkiza interpretazio zentroan. Urriaren 11tik 13ra berriz, elizako arkupeetan.

Dantza filmeko irudiak ere ikusgai izango dira zentroan Xabier Artolaren eskutik. Artolak, “Dantza”ren filmaketan ateratako argazkiak bildu eta Kameren aurrean dantzari: “Dantza” filmeko argazki sorta bat  erakusketa sortu zuen.  

Urriaren 10ean, Dantza filmaren proiekzioa izango da eta jarraian, hitza hartuko dute Xabier Artolak eta Telmo Esnal filmaren zuzendariak.

Urriaren 11ean, Antonio Casadok Jauregi gogoan, hitzaldia eskainiko du. Antonio Casado Ur mara museoa osatzen duen familia handiko kideetako bat da. 

Urriaren 12an, Bizitza Efimeroa, Koldobika  Jauregiren bizitza ospatzeko eguna izango da. 12etan hasiko da eta ekitaldien ondoren, bazkaria ospatuko da Alkizako frontoian.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA