Aurreko ekitaldien moduan, artista bakoitzak mila euroko saria jasoko du eta hiru astez Alkizako Lete Apartamentuetan beraien proiektuak garatzeko aukera izango dute.
Disziplina ezberdinetako profesionalez osatutako epaimahai bat izaten da urtero eta orain arte Koldobika Jauregi eskultore alkizarra horietako bat zen, baita bekaren zutabeetako bat ere. tamalez, duela gutxi zendu zen koldobika, baina Alkizako Udalak, eskultoreak hala nahiko zuelakoan, bekarekin aurrera egitea erabaki du. Honakoa izan da beraz 2024ko Sormenaren kabia bekarako epaimahaia:
Idoia Zabaleta: Azala sorkuntza espazioko zuzendari artistikoa.
Miriam Loidi: 2023ko Sormenaren Kabia bekaren irabazleetako bat.
Txiki Keixeta: Artista.
Juan Kruz Igerabide: Idazlea
Proiektuak epaitzerakoan hauek izan dira aintzat hartu dituzten irizpideak: Proiektuaren kalitatea eta sormena, bidegarritasuna eta udal azpiegituren lan espazioetara egokitzea, berrikuntza eta originaltasuna, Alkizako herriari egiten dion ekarpena, jasangarritasuna bermatzea eta hautagaiak proiektuan parte hartzeko azaldu duen interesa.
Gauzak horrela, epaimahaiak Uxue eta Adaren proiektuak aukeratu ditu.