Sormenaren kabia bekaren zazpigarren edizioan izena emateko epea zabalik da

Erredakzioa 2024ko ekainaren 5a

Uztailaren 1ean amaituko da proiektuak aurkezteko aukera eta oinarriak eskura daude Alkizako Udalaren eta Fagus-Alkiza interpretazio zentroko webgunean.

Alkizako Udalak eta herriko eragileek martxan jarri dute Sormenaren Kabia Bekaren zazpigarren edizioa. Ekainaren 1etik uztailaren 1era proiektuak aurkezteko aukera izango da eta, hellburua, Alkiza, landa-eremuko sorgune moduan erreferente izatea da; arte-sorkuntza, hirietatik deszentralizatzearekin batera.

Antolakuntzak, urtero, epaimahai bat osatzen du. Aurten, Koldobika Jauregi eskultorearen alboan Idoia Zabaleta, Azala sorkuntza espazioko zuzendari artistikoa eta Miriam Loidi, 2023ko Sormenaren Kabia beka irabazi zuten artistetako bat, izango dira. Eta izena eman dutenentzat aholku bat ere aipatu digu Ayusok.

Antolatzaileek azpimarratu nahi izan dute, deialdia, sormena eta natura maite duten aritsta guztientzat dagoela irekita, eskarmentu handiko artistak zein hasiberriak, guztiek dutela tokia.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA