Inaki Irazabalbeitiak, Alkizako alkateak, eta Xeber Irastortzak, Kutxabank-eko ordezkariak, kutxazain berriaren funtzionamendua aztertzen izan dira.
Inaki Irazabalbeitiak akordura ekarri du duela hiruzpalau urte herriko kutxazaina ixteko asmoa zegoela jakin zuela udalak eta horrek kezka handia sorrarazi zuela herritarren artean. Udalak garai hartan Kutxabankeko arduradunekin hitz egin zuen azaltzeko kutxazain-zerbitzua herrian izateak mesede handia egiten diela alkizarren egunerokotasunari. Irazabalbeitiak eskertu egin du Kutxabankek herritarren eta udalaren eskaera aintzat hartu izana, "herritarrak oso gustura daude orain kutxazainaren zerbitzu hobetuarekin".
Xeber Irastortzak adierazi du, aurreko makina zaharkitua aldatu izana eta bere ordez funtzionalitate eta segurtasun handiagoko makina berria jarri izanak adierazten duela Kutxabankek landa-herrietako herritarrekin eta udalekin finantza-zerbitzu egokia emateko duen konpromisoa. Gaineratu egin du 'Alkizakoa Tolosaldeko herri txikien kutxazainak berritzen aurrena izan da eta gainerako herrietakoa etorriko dira segidan'.