A-25

Murala margotuz ospatu dute Azaroaren 25a Alkizan

Joanes Imaz Akizu 2023ko aza. 28a, 13:00

Alkizako udala genero-berdintasuna bultzatzeko eta emakumeen kontrako indarkeria borrokatzeko programa bat garatzen ari da. Programa horretan udal agintariez gain, herritarrek ere parte hartu izan dute; bereziki eskolako neska-mutikoak eta herriko gazteak.

Azaroaren 25aren aldarrikapenen harian Alkizako eskola-umeek mural bat pintatu dute udaletxeko eskuineko saihetsean, Asteasutik etorrita ikusten den horretan. Herriko artista Aitor Irulegiren laguntzarekin aritu dira eskolako neska-mutikoak 'Aske maite, aske bizi' leloa duen murala osatzen. 

Murala nola egin duten erakusten duen bideoa ere osatu dute. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA