Alkizako udalak Erretore-etxeko sotoa eta lorategia erosi ditu

Maider Navarro Alustiza 2023ko urriaren 19a

Bertan herri-ostatua kokatzea aurreikusten da eta lorategiak eta sotoak eskuratu izanak ostatuaren zerbitzu-eskaintza nabarmenki hobetzeko aukera emango du

Alkizako udalak Erretore-etxeko sotoa eta lorategia erosi ditu, horrela eraikin osoaren jabetza lortzen duelarik. Sotoak 100 m2 erabilgarri ditu eta lorategiak 500 m2. Inaki Irazabalbeitiak alkateak adierazi du 'Erretore-etxearen jabego osoa lortu izanak, beste dimentsio bat ematen dio udalak eraikin horretan lantzen ari den turismo-azpiegiturari. Izan ere, bertan herri-ostatua kokatzea aurreikusten da eta lorategiak eta sotoak eskuratu izanak ostatuaren zerbitzu-eskaintza nabarmenki hobetzeko aukera emango du'.

Lehen urrats gisa herriko haur-parkea eta lorategia, ondoz ondo daudenak, bateratzea izango da herritarrek lorategiaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Bestalde, aste honetan hasi dituzte Erretore-etxeko irisgarritasuna hobetzeko lanak. Tartean igogailua jartzea erabaki da, etxearen kanpoaldean kokatuz, Erretore-etxe eta Mendiko etxe arteko orubean. Lanak lau hilabete irautea aurreikusten da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA