Musika, natura, gastronomia eta literatura protagonista igandean Alkizan

Oinatz Martinez Iturrioz 2023ko eka. 7a, 09:25

Naturaren Doinuak pandemian sorturiko proiektu bat da. Lehen aurrekaria Alkizako Ur Mara museoan izan zen: literatura, artea (K. Jauregiren eskulturak), musika eta kantua uztartzen zituen kontzertu bat eginez. Bertan, Xabier Artola euskaltzaleak zein hainbat musikarik eta haur zein gazte abesbatzek parte-hartu zuten. 

Kontzertuko obra zen kantu guztiak narrazio eta antzinako testuez josiak izango dira. Horretarako narratzaile zein idazle modura, Xabier Artola, Maxux Aranzabe eta S. Aranzabe Izango dira. Gainera, Amaia Agirre bertsolaria ere bertan izango da.

Eguerdian eta iluntzean LaskoTxaranga zein Jeronimo dultzaina taldeak joko dute. Arratsaldeko kontzertuan Euskal Herriko folklorearen zati diren obrak eta suiteak jotzeaz gain, munduan barrena aditzen diren folkloreetako musikak entzun ahalko dira. Horretarako, Iñaki Letamendia (perkusioa), Xabier Valverde (gitarra), Oihana Fernandez (Pianoa), Tag- Tolosaldeako Ahots Gazteak (S. Aranzaberen zuzendaritzapean/moldaketak) eta Noa Ekitaldiak-dantzariak izango dira. TAG-ek gazte zein nerabeen artean musika eta kultura zabaltzea du xede eta bertan izango da. Jan-edana ez da faltako eta gastronomia eta janari postuak goizeko 11:30etik aurrera irekita egongo dira.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean