Slow Art Day topaketa, Ur Mara museoan

Erredakzioa 2023ko api. 17a, 13:00

Apirilaren 15ean ospatu da Slow Art Day eguna eta Alkizako Ur Mara museoan ere hamaika ekintza antolatu dira egun honetan: erakusketa desberdinak, argazkigintza, ehungintza, eskulturgintza... gaiak nabarmenduz. Honetaz gain Juan Tomas Olazagirreren "La notación musical" hitzaldia ere izan da.

90eko hamarkadaren hasieran, artista ekologista frantsesek "slow food" mugimendua jarraitu zuten, arte kontsumista eta espekulatiboko merkatu baten leherketari aurka egiteko, eta balio estetiko ekologikoak aldarrikatzeko, hala nola, birziklapena eta artisautza.

Alor desberdinetako 5 artista bertaratu dira beraien lanak erakustera:

  • Uxue Lasa (eskultura)
  • Anton Mendizabal (eskultura)
  • Myrian Loidi Zulet (ehungintza)
  • Mari Jose Lacadena (arte terapeutikoa)
  • Eduardo Arreseigor (askotariko artista)

Egunari afari berezi batekin eman diote amaiera, "Community food" bezala izendatu dutena.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA