2026/07/12 09:30 - 16:00

Igandeko txistulari alardearekin emango zaie hasiera Intxausti Urteko ospakizunei

Igandeko txistulari alardearekin emango zaie hasiera Intxausti Urteko ospakizunei
Alegia

Igandean emango zaie hasiera IntxaustI Urteko ekitaldiei. German Intxaustiren jaiotzaren mendeurrena ospatzen da aurten eta Germanen zein Rikardo Intxaustiren omenez antolatutako hainbat ekitaldi izango dira datozen hilabeteetan. Horietako lehena igande honetan, uztailak 12, egingo da. 

German Intxaustik txistuarekin lotura handia izan zuen eta bere bizitzan ereindakoaren aitortza bat egingo zaio. Leku askotatik etorriko dira txistulariak Alegiara eta ekitaldi nagusia eguerdiko txistulari alardea izango den arren, goizeko lehen ordutik izango da txistuaren presentzia herrian. Hauxe da egitaraua:

9:30. Alegiako, Zaldibiako eta lagunen arteko kalejira herrian barrena, Sutarri dantza taldeko kideek eta herritarrek lagunduta. 

12:00.Udaletxeko arkupetan German Intxaustiren azken udal txistu taldeko kide izandakoek pieza batzuk joko dituzte.

12:15. Ekitaldia oholtzan. 1 zatia:

+Angel Mari Peñagarikano bertsolaria.

+Tolosako txistulariak eta Sutarriko dantzariak.

+Segurako txistulariak eta Antton Mendizabal eta Amaia Illarreta dantzariak.

+Agurra, txistulari elkarteko partaide batek jota.

Ondoren, eszenatokiko ekitaldia. 2. zatia:

+Garikoitz Mendizabal txistulariaren eta Gorka Hermosa akordeoilariaren kontzertua.

+Garikoitz Mendizabalek, Gorka Hermosak eta Txintxarri abesbatzak Txintxarri polka eskainiko dute.

Udaletik herritarrak igandeko ekitaldietan parte hartzera animatu nahi dira.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA