Larunbatean UTT Erronka mendi lasterketa jokatuko da. Probak Alegian izango ditu irteera eta helmuga eta hori dela eta, herriko erdigunea trafikorako itxita egongo da 13:00etatik aurrera. Horrenbestean, Larraitz auzotik atera edo bertara sartu nahi dutenek saihesbidea erabili beharko dute.