2026/06/03 08:00 - 22:00

Ekainaren 3 NANa eta pasaportea atera edo berritzeko aukera izango da Alegian

Ekainaren 3 NANa eta pasaportea atera edo berritzeko aukera izango da Alegian
Alegia

Ekainaren 3an, asteazkena, NANa edo pasaportea atera edo berritzeko aukera eskainiko da Alegian. 8:30etik 14:00etara eskainiko dira txandak izapide hori Alegiako plazan egiteko baina ezinbestekoa da aurrez hitzordua hartzea. Horretarako, udaletxera joan behar da astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta bertan hartu behar da txanda. Maiatzaren 26a izango da hitzordua hartzeko azken eguna.

Aipatu agiriak datozen sei hilabeteetan iraungiko zaizkien herritarrek ekainaren 3ko hitzorduan berritu ditzakete, hala nahiko balute. Hau da, 2026ko abenduaren 3a baino lehenagoko iraungitze data duten NAN edo pasaporteak berritu daitezke egun horretan.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA