None
Ekainaren 22tik uztailaren 24ra bitartean eskainiko dira udaleku irekiak. Goiz txokoan zaintza zerbitzua egongo da aukeran eta 9:30etik 13:00era udaleku irekiak izango dituzte HH2tik LH6ra biatarteko haurrek.
Lehen txanda: Ekainak 22 - uztailak 3.
Bigarren txanda: Uztailak 6 - uztailak 24. (Alegiako Jaietako astean, uztailaren 16an eta 17an ez da zerbitzurik eskainiko).
Hilabete osoa: Ekainak 22 – uztailak 24ra.
Ordainketaren inguruan, izen ematea bete ostean, aurrerago bidaliko da ordainketa egiteko kontu korrontearen zenbakia.
*Hobarien eskaera egin nahi baduzu jo ezazu Alegiako Gizarte Zerbitzuetara. Zita eskatzea ezinbestekoa da. Horretarako, deitu 943 65 47 68 zenbakira.
Izena ematea zabalik
Izena emateko epea zabalik dago eta azken eguna maiatzak 3 izago da. Izena emateko aukera: Alegiako herri eskolatik, Gaztelekuko gurasoen taldeetatik, Udaleko kanaletatik… era berean, kultur etxeko harreran izen emate orriak egongo dira eskuragarri. Lotura honetan ere topatu daiteke izena emateko formularioa.
DBHko ikasleei dagokienean, beraiei zuzenduriko ekintzak ere izango dira. Jarduera ezberdinak egin ahal izango dituzte eta egun batzuetako irteera egiteko aukera ere izango dute. Nerabeen kasuan aurrerago jakinaraziko dira datak zein izen emateak.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.