2026/03/13 17:00 - 22:00
Mukwano-Lagun, 2006az geroztik Ugandako Bujagali herrian osasun eta hezkuntza proiektuak garatzen dituen euskal elkartea da. Gaur egun, 154 haurrek ikasten dute elkartearen eskolan, 400 familiari janari laguntza eskaintzen zaie, eta osasun arloan mediku-arreta, sendagaiak eta moskiterak banatzen dira, besteak beste.
Aurten, ordea, inoiz baino ekarpen gutxiago jaso ditu elkarteak finantzatzaileengandik eta proiektua kolokan dago. Egoera honen aurrean, Bizipoza elkartearen laguntza jaso du eta elkartasun jaialdi bat antolatu da proiektuari jarraipena emateko.
Martxoaren 13an, 17:00etan, Alegiko kultur etxean, “Uganda eta Euskal Herria” lelopean jaialdia egingo da Mukwano-Lagunen alde. Porrotx eta Zapotxin pailazoak Alegia eta inguruko haur eta familiekin batera arituko dira jolasean, kantuan, bertsotan eta dantzan.
Sarrerak: 6 euro. Martxoaren 2tik aurrera kultur etxean bertan salgai. 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 ordutegian..
“Fila 0” bono-laguntza: 6 euro, bertan salgai.
Ekarpenak egiteko kontu-zenbakia: ES6730350182111820027152
Elkarteak herritarren babesa eskatu nahi du, Ugandako haurrek hezkuntza eta osasun duina izaten jarrai dezaten.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.