2025/12/20 20:00 - 22:00
Abenduaren 20an, larunbata, Oier Gaston organistaren kontzertu bat izango da 20:00etan elizan. Urretxuko elizako organista titularra da Gaston eta ‘Gabon doinuak organoan’ izena jarri dio emanaldiari. Kontzertu hau, Kultura batzordeak gabonei begira prestatu duen kultur eskaintzaren baitakoa izango da.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.