2025/10/11 17:00 - 21:00
Urriaren 11n, harri jasotzaileen XVII. Txintxarri Saria jokatuko da 17:00etatik aurrera plazan. Hiru bikote ariko dira lehian. Urra eta Aimar Galarraga batetik, Azpiazu eta Gari Garmendia bestetik eta Telleriak eta Xabat Olaizolak osatuko dute hirugarrena. Lau harri ezberdinekin ariko dira eta ondokoa izango da egin beharreko lana:
-125 kiloko zilindro zaharra: 25 jasoaldi (banaka).
-125 kiloko errektangularra: 30 jasoaldi (banaka).
-125 kiloko kubikoa: 35 jasoaldi (txanda librean).
-125 kiloko bola: 35 jasoaldi (txanda librean).
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.