2025/10/15 16:30 - 20:00

Txintxarri gaztelekuak ikasturte berrirako izena ematea

Txintxarri gaztelekuak ikasturte berrirako izena ematea
Alegia

Alegiako Txintxarri gaztelekuak urriaren 15ean ekingo dio 2025-2026 ikasturteari. Izena emateko epea zabalik dago eta urriaren 10a izango da azken eguna. Interesatuek, lotura honetako formulario bidez eman dezakete izena.

Ikasturte berriari begira, hauek izango dira taldeak eta ordutegiak:

-LH 4, 5 eta 6: asteazkenetan 16:30-18:30.

-LH 1, 2, eta 3: ostegunetan 16:30-18:30.

-DBH 1-2 taldea eta DBH 3-4/Batxilergoko taldea: ostiraletan eta larunbatetan 16:30-19:30.

Urriaren 11n taldeen berri emango da whatsapp edo email bidez. Txintxarri gaztelekuko atean ere talde bakoitzaren izen zerrenda jarriko da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA