2025/09/13 16:15 - 21:00
Elorri Aldapa-ZTB Garbiketak taldeak asteburuan ekingo dio 2025-2026 denboraldiari eta hainbat berrikuntzekin datoz. ZTB Garbiketak izango da taldearen babesle nagusia eta hemendik aurrera izendapen berria izango du.
Lehen fasea jokatzen hasiko dira alegiarrak larunbatean 16:15ean Elorrin Saski Axularren aurka. 8 taldeko multzo batean ariko dira eta 14 jardunaldi izango dituzte lehen fase honetan. Urtarrilaren 24an amaituko da.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.