2025/09/15 - 2025/09/19 09:00

Alegiako kultur etxeko jarduera eskaintza

Alegiako kultur etxeko jarduera eskaintza
Alegia

Izena emateko epea irailaren 15etik 19ra egongo da zabalik eta jarduerak irailaren 29an eta 30ean hasiko dira

Alegiako Udalak prest du Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxean ikasturte berria. Berrikuntza modura, cross-training eta yoga jarduerak eskainiko dira eta horrez gain, gimnasioan ere monitore baten laguntza izango dute erabiltzaileek ostegunetan 18:00etatik 19:00etara. Jarduera guztiak irailaren 29 eta 30 artean hasiko dira.

Izena emateko epea irailaren 15etik 19ra egongo da zabalik. 3. adinekoen gimnasian izena eman nahi dutenek kultur etxean eman beharko dute. Aldiz, gainontzeko jardueretan izena eman nahi dutenek formulario bidez egin beharko dute. Formularioa irailaren 15ean 9:00etan aktibatuko da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA