2025/05/12 19:30 - 22:00
Maiatzaren 12an, astelehena, Alegiako Argazkien Webgunearen aurkezpena egingo da. 19:30ean kultur etxean hasiko den ekitaldian egingo da Alegiako Argazkizaleen Elkarteak sustaturiko ekimenaren aurkezpena. Funtsean, herriko irudien artxiboa izango da, auzolanean eraikia izan dena eta herritarren eskura jarriko dena. Ondoko helbidean kontsultatu ahal izango da webgunea astelehenetik aurrera: www.alegiakoargazkiak.eus.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.