2025/05/15 08:00 - 22:00

Intxurre Pelota Eskolak zabalik du 2025-2026 ikasturterako izena emateko epea

Intxurre Pelota Eskolak zabalik du 2025-2026 ikasturterako izena emateko epea
Alegia

Pilotan zein palan aritu nahi duten HH5etik gorako neska mutilei zuzenduriko deialdi irekia da. Bestetik, bi bilera informatibo egingo dira interesa dutenentzat. Bertan pelota eskolaren funtzionamenduaren berri emango genuke. Bilerak, maiatzaren 15ean izango dira:
-17:00etan: 2. urteko alebinetik gorakoentzat, hau da 2014tik aurrera.
-18:00etan: HH5etik aurrerakoentzat.
Bertaratzeko asmoa duzuenoi jakinaraztea eskatzen zaizue posta elektronikoz gure emailera idatziz: udakopelotaeskola2021@gmail.com.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA