Astearteko 19:00etatik asteazkeneko 03:00etara Alegiako saihesbidea guztiz itxita egongo da

Erredakzioa 2024ko urriaren 21a

Elorri futbol zelaiko harmailen egiturak ezartzeko lanak egitea da errepidea isteko arrazoia.

Hauek izango dira bide alternatiboak:

  • Amezketa edo Altzotik Errota auzora datozenek: Errota auzoan Fabrensa industriagunera, Larraitz auzotik pasa eta Tontokale gaineko bidegurutzean GI-2131 errepidea hartu ahal izango dute Tolosa edo Ikaztegieta aldera.
  • Tolosa aldetik datozenek: GI-2131 errepidean saihesbiderako sarbidea utzi eta Alegia herriguneraino iritsi beharko dute. Tontokale gaineko bidegurutzean Larraitz auzo aldera hartu eta Fabrensa igarota, Errotatik, Amezketa edo Altzora joan ahal izango dute.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA