Igandean, azoka eguna Alegian

Joanes Imaz Akizu 2024ko ira. 25a, 12:47

Iraileko azken igandearekin batera, hamazazpigarrenez egingo da aurten Alegiako Artisau eta Nekazal Azoka Berezia. Irailaren 29an goizeko 11:00etarako prest izango dira Alegiako plazan eta San Juan kalean azoka osatuko duten 35 postuak eta 14:00ak arte, postu horiek ikusteko eta zerbait erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA