2024/09/19 11:00
Adineko pertsonak ariketa fisikoa egitera eta elkarren arteko harremanak sustatzera bultzatzea helburua duen egitasmoa irailaren 19an abiatuko da. Ohi bezala, ostegunero egingo dira irteerak 11:00etatik aurrera eta ibilaldien ostean hamaiketakoa izango dute parte hartzaileek. Parte hartu nahi dutenek irailaren 2tik 18ra eman beharko dute izena, udaletxeko gizarte zerbitzuen bulegoan, astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:00erako ordutegian.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.