Hasi dira Larraitz auzoko ekialdea eraberritzeko lanak

Oinatz Martinez Iturrioz 2024ko abu. 28a, 16:51

Errepidearen alboan kotxeentzako aparkalekuak egokitzea izan da lehen lanetako bat.

Duela pare bat aste jarri ziren abian Larraitz auzoko ekialdea eraberritzeko lanak. 2022ko azaroan egindako galdeketan, herritarrek aisialdi gune eta aparkalekuen inguruan oreka gehien eskaintzen zuen proposamenaren aldeko hautua egin zuten eta aipatu bezala, orain egun gutxi hasi dira lanak.

Lanerako beharrezkoa den materiala eta makinaria ekartzea izan zen lehen egitekoa eta ondoren ingurua egokitzeko lanak gauzatzen ari dira. Errepidearen alboan hainbat aparkaleku egokitu dira, lanek irauten duten bitartean auzoan aparkatzeko eragozpenak izango direlako. Eremua eraberritzeko lan horiek hainbat eragozpen eta traba eragin ditzakete datozen hilabeteetan. Hamaika hilabeteren buruan lanak amaituta izatea aurreikusten da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA