Alegiako Auzo Txiki inguruko errepidea itxita egongo da gaur gauean

Erredakzioa 2024ko mai. 14a, 11:07

Gaur gaueko 22:00etatik bihar goizeko 6:00ak arte itxita egongo da Alegiako Auzo Txiki inguruko errepidea. 

Alegiako Auzo Txiki parean, asfaltatze lanak egingo dira eta lanak behar bezala egiteko, errepidea erabat moztuko da bi noranzkoetan, N-I errepideko 431. irteeraren eta GI-2131 eta GI-2133 errepideen arteko elkargunearen artean. Lanak gauez egingo dira, 22:00etatik, bihar goizeko 06:00ak arte.

Errepidea zirkulaziorako itxita dagoen bitartean, ezin izango da obra eremutik zirkulatu. Ordezko ibilbide hauek gomendatzen dira:
⦁ Donostiatik N-I errepidean barrena Alegiara edo GI-2133 errepidera doazenek, 428. irteeraraino jarraitu beharko dute eta GI-2131 errepidea hartu Alegiarantz.
⦁ Gasteiztik N-I errepidean barrena Alegiara edo GI-2133 errepidera doazenek, 428. irteeran atera beharko dute eta GI-2131 errepidea hartu Alegiarantz.
⦁ Altzotik eta Amezketatik N-I errepidera doazenek, GI-2133 errepidetik jarraitu beharko dute GI-2131 errepidearekiko elkarguneraino, Legorretarako noranzkoan, 428. irteeratik N-I errepidera sartzeko.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA