Alegiako Guraso Txokoa erabilgarri

Maialen Bastarrika Luengo 2023ko azaroaren 7a

Gunea erabili nahi dutenek udal webgunean dagoen izen-emate orria bete beharko dute, hau izanik dagoen baldintza bakarra

Azaroaren 6an ireki zituen Alegiako Udalak lehenengo aldiz Guraso Txokoko ateak.

Gunea kultur etxeko 3. solairuan kokatuta dago. Astelehenetik ostiralera erabili ahal izango da, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara.

0tik HH5 bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta derrigorrezkoa da gutxienez heldu bat hauekin egotea. Gehienez 20 ume egon daitezke aldi berean, eta guraso batek ezingo ditu bost ume baino gehiago eduki bere ardurapean. Edukiera betez gero, talde bakoitzak ordu betez soilik erabili ahal izango du gela.

Erabiltzaileak arduratuko dira gelaren eguneroko garbiketaz. Garbiketa sakonagoa astean behin egingo da.

Eskuratu izen-emate orria hemen.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA