Lurpeko hilobietatik gorpuzkiak desobiratzeko lanei berrekingo die Alegiko Udalak

Maider Navarro Alustiza 2023ko urriaren 27a

Azaro erditik aurrera hasiko dira lanak eta fase ezberdinetan gauzatuko dira

Pandemiaren aurretik ekin zien Alegiako Udalak herriko hilerriko lurpeko hilobietatik gorpuzkiak desobiratzeko prozesuari. Pandemia iritsi zenean guztia bertan behera geratu zen baina orain lan horiei ekingo zaie berriz ere. Azaroaren erditik aurrera hasiko dira lan horiek eta fase ezberdinetan gauzatuko dira. Udala jakitun da gai delikatua dela eta horregatik, familiei harreman zuzen pertsonalizatua eskainiko zaie. Epe bakoitzari ekin aurretik, behar besteko aurrerapenarekin, Udala familiekin harremanetan jarriko da prozesuaren berri emateko.

Hilobietan dauden hainbaten senitartekoekin harremanetan jartzeko zailtasunak dituela ere adierazi du Alegiako Udalak. Eskura dituen datuen artean ez dago pertsona horiekin lotura egiteko modurik eta duela egun batzuk Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hilobiratuta dauden pertsona horien zerrenda. Agerkari horretan edo Udal webgunean kontsultatu daiteke eta familiek 15 eguneko epea dute Udalarekin harremanetan jartzeko.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA