Udalak txukunketak egin ditu herriko parkeetan

Oinatz Martinez Iturrioz 2023ko urriaren 16a

Alegiako Udaleko langileek txukunketa lanak egin dituzte herriko parkeetan azken asteetan. Parke inguruak txukuntzearekin batera, haurrentzat egoera arriskutsuan egon zitezkeen hainbat jolasetan konponketa lanak egin dituzte. Esate baterako, ibai ondoko pasealekuko parkean, etxola bati estalki berria jarri zaio eta txirrista baten ertz bat konpondu da.

Lan horietako batzuk Udalak hautemandako gabezien ondorioz egin dira baina beste batzuk egiteko beharra herritarrek Alegia APP bidez Udalera bidalitako mezuen bidez somatu du Udalak. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA