2023/10/01 08:00 - 23:30

Euskadiko Nagusien I. Topaketa

Euskadiko Nagusien I. Topaketa
Alegia

Urriaren 1ean Euskadiko Nagusien I. Topaketa egingo da Durangon eta Alegiatik bertara joan nahi dutenentzat autobusa antolatuko da. Doakoa izango da autobusa eta 9:45ean abiatuko da osasun etxearen pareko autobus geltokitik.

Durangon 11:00etan hasiko dira ekitaldiak eta egitaraua 13:30ean amaituko da. Dantzariak, musika eta gai ezberdinen inguruko hitzaldi laburrak izango dira eta amaieran mokadutxo bat banatuko zaie parte hartzaileei.

Interesatuek kultur etxera joanda edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deituta eman behar dute izena eta azken eguna irailaren 28a, osteguna, izango da. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA