Kantu bazkaria Bankako Menditarrak taldearekin

Erredakzioa 2023ko mai. 8a, 14:11

Euskal kantuen bazkaria egingo dute datorren larunbatean Alegiako Intxurre elkartean, Behe Nafarroako “Bankako menditarrak” taldearen eskutik

Alegiako Txintxarri Abesbatza Kultur Elkartearen ekimenez etorriko dira baxenabartarrak Alegiara. Kantatzeko zaletasunari eusteko antolatutako ekimena izango da larunbatekoa.

Bazkariaren aurretik, kalez kale ibiliko dira kantuan. Kantatzeko gogoa duten herritarrek aukera izango dute taldearekin batera abesteko. Kaleko ibilbidea amaitutakoan, Intxurre elkartean elkartuko dira bazkaltzeko. Ondoren, hasiko da kantu festa. 

BANKAKO MENDITARRAK
Behe Nafarroako Banka herrikoak dira musikariak. Mendiz inguratutako herri txiki bat da Banka. 400 biztanlera ez da iristen.
Gizonezkoz osatutako taldea da eta akordeoiaren eta gitarraren laguntzarekin abesten dute. Ahotsa da euren tresna nagusia.
Urte asko daramatzate herriz herri kantuan. Ozen, indar handiz abesten dute eta giro aparta sortzen da beraiek kantuan hasten direnean.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean