Apirilaren 21etik ekainaren 11ra luzatuko da Alegiako Udaberriko Kultur Egitaraua

Olaia Garmendia Ancisar 2023ko api. 14a, 12:29

Guztira hamalau ekitaldi izango dira eta Andoni Mutiloaren "Sex Sua" ikuskizuna izango da lehena

Alegiako Kultura Batzordeak Udaberriko Kultur egitarau zabala antolatu du. Hamalau ekitaldi izango dita apirilaren 21etik ekainaren 11ra.

Apirilaren 21ean Andoni Mutiloaren "Sex Sua" ikuskizuna eskainiko da zinean 22:00etatik aurrera. Emanaldi horretarako sarrerak apirilaren 17tik aurrera eskuratu ahal izango dira kultur etxean sei euroko prezioan.  Hemen egitaraua osorik:

 

-Apirilak 21, ostirala

"Sex Sua" ikuskizuna, 22:00etan, zinean.

-Apirilak 24, astelehena

Ipuin kontaketa: Sorgina Txirulina, 17:00etan, liburutegian.

-Apirilak 26, asteazkena

"Elbira" dokumentala, 19:00etan, zinean.

-Apirilak 27, osteguna

Loatzo Musika Eskolaren audizioa: bonbardinoa, tronboia eta tronpeta. 18:30ean kultur etxean.

-Maiatzak 13, larunbata

Kantu bazkari herrikoia " Bankako Menditarrak" taldearekin. Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak antolatuta. 

-Maiatzak 17, asteazken

"Kepa Junkera, berpiztu" dokumentala. 19:00etan, zinean. 

-Maiatzak 19-ekainak4

"K" Argazki jaialdia. Alegiako Argazkizaleen Elkarteak antolatuta.

-Maiatzak 21, igandea

Langaurre Eguna

-Ekainak 1, osteguna

Sutarri Dantza Taldeko haurren tailerreko kideen emanaldia. 17:00etan, kultur etxean. 

Irakurle taldearen saioa. "Dantzaldia". Irene Nemirovsky.Eider Rodriguezek itzulia. 18:00etan liburutegian.

Ekainak 2, ostirala

Eskolako festa.

Ekainak 3, larunbata

Intxurre futbol taldearen denboraldi amaierako festa. Plazan.

Ekainak 9, ostirala

Sutarri Dantza Taldearen emanaldia. 22:00etan Elorri pilotalekuan. 

Ekainak 11, igandea

Korpus Eguneko zahagiardoa. Plazan

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean