Alegiako Udal Gobernuak herriko Osasun Etxearen egoeraren azken berriak adierazi ditu

Jon Ros Aramburu 2023ko mar. 29a, 12:54

Osakidetzak Osasun Etxeari buruz esandakoarekin desadostasuna adierazi du Alegiako Udalak

Osakidetzak gai honen inguruan emandako iritzi publikoa leialtasun instituzional falta handia dela uste dute Alegiako Udal Gobernuko kideek. 

Hau salatzeaz gain, Alegiako alkateak Udalak Osakidetzari azken urteetan luzatutako proposamen ezberdinak aipatu ditu, Osakidetzak Udalaren partetik inongo proposamenik ez direla jaso adierazi bazuen ere.

Egoera honi irtenbidea aurkitu nahiean, Alegiako Udalak Osakidetzako ordezkariekin bilera bat egin nahi du, modu urgentean.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA