Alegia BerdinEkin jardunaldia ospatu da

Erredakzioa 2023ko mar. 13a, 11:00

Alegiako Hezkidetza mahaiak antolatuta BerdinEkin Eguna ospatu dute.

Honen helburua kirolean ematen diren hamaika egoera salatzea da eta hau isladatzeko hainbat kirol jarduera egin dituzte.

Goizean goizetik eman diote hasiera egunari eta gune desberdinetan banatu dituzte ekintza hauek; futbolarena, boleibolarena, gimnasia erritmikoarena, xabalinarena, kayak surfarena, esku pilotarena… Beraien esperientziak elkarbanatu dituzte gerturatu direnekin.

Herriko plazan helduentzat aerobik saioa eta Alegiako dantza taldea mantentzen aritu diren hainbat gurasok omenaldia jaso dute. Ondoren dantza saioarekin eman diote amaiera egunari.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA