Balerdipeko Erleak proiektuak eta Biko jatetxeak jaso dute Jakitea saria

Maialen Bastarrika Luengo 2026ko uztailaren 22a

Argazkia: Adunako Udala

Bertako ekoizle onenaren saria jaso dute Balerdipeko Erleak proiektuko sortzaileak diren Mattin Jauregi anoetarrak eta Inaxio Arin tolosarrak; eta euskara sustatzeagatik eman diote saria Tolosako Biko jatetxeari.

Atzo arratsaldean ospatu zituzten VIII. Jakitea Sariak Adunako Zabala sagardotegian. Bertan, gastronomiaren arloan aritzen diren Euskal Herri osoko profesionalak bildu ziren.

Aurtengo sarituen zerrenda luzearen parte dira Tolosaldeko Balerdipeko Erleak proiektua eta Biko jatetxea. Lehenak, bertako ekoizle onenaren saria jaso zuen; eta bigarrenari, euskara sustatzeagatik aitortza egin zioten.

Jakitea Elkarteak antolatutako aitortza-ekitaldi honek helburu ditu euskal sukaldaritzan nabarmendu diren profesionalak aitortzea, tokiko produktuen eta gastronomia tradizionalaren balioa sustatzea eta ostalaritzaren eta gastronomiaren garapena bultzatzea.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA