Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa azken txanpara iristen ari da. Eskuzko modalitatean, eskualdeko ordezkari bakarrak lortu du finalerdietara iristea, Adunak. Final laurdenetan Zaldibia kanpoan utzi ondoren, adunarrek finalerako bidean Bergararen aurka neurtuko dituzte indarrak. Beste finalerdia Hernani eta Oiartzunen artekoa izango da.
Bergarara joateko autobusa
Finalerdietako joaneko partidak ostiral arratsaldean Bergaran jokatuko dira. Bertara animatzera joateko autobusa antolatu dute. Adunarrak 17:25ean Uztarra atzeko aparkalekutik irtengo dira. Zerbitzu hau erabiltzeko aurrez izena eman beharko da, Txantxarre tabernan dago horretarako aukera. Helduek, 10 euro ordaindu beharko dituzte eta 12 urtetik beherakoek, 5.
Gomazko paletan, Tolosa aurrera
Gomazko paletan Tolosa izango da finalerdietan eskualdeak izango duen ordezkari bakarra. Alegia kanpoan utzi ondoren, Andoain izango dute aurkari. Hain zuzen ere, andoaindarrek Anoetari irabazita lortu dute finalaurrekoetarako txartela.