Emakume batek, Adunan, traktorea gidatzean izandako istripua salatu du LABek

Maider Navarro Alustiza 2023ko ira. 20a, 16:16

Sindikatuak elkartasuna adierazi die familiakoei, lagunei eta lankideei

2023an gutxienez 38 langile hil dira lan istripuz Euskal Herrian dagoeneko. Lehen sektorea da behin eta berriz hilkortasun tasa altuena pairatzen duena, eta oraingoan ere beste heriotza bat gertatu da sektore horretan, kasu honetan Adunan.

Atzo arratsaldean hil zen 35 urteko emakumea, malda handi batean traktore bat gidatzen ari zela istripua izan zuelarik. LABek salatu du lehen sektoreko sasoi bilketa lanetan diharduten langileek ez dutela lan-osasuneko bermerik izaten. Modu honetan, ez patronalak eta ez administrazioak ez dituzte beharrekoak diren neurriak hartzen, eta gabezia hauen emaitzak eragiten dituzte istripuak.

Jakinik aldikako lan hauetan ingurunea, makinaria eta batzuetan prozesua bera ez ezagutzeak arriskuak biderkatzen dituela, Osalani eta lan-ikuskaritzari eskatu diete plangintza espezifikoa egin dezatela langile kolektibo hau artatzeko. Hala, formakuntza eta eskuragarri jartzen zaien makinariaren kontrola egingo litzateke, beste prebentzio neurrien artean, beti ere patronalaren kontura.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean